«Galtzerdi bakartia» da blog honen izena. Baina izenburuak tristea xamarraren itxura badu ere, ez da hori nire asmoa izan, ezta gutxiago ere.
Orain dela bi urte Jonekin Mexikon zehar egindako bidaian ikusitako labanderi baten izena da: «Lavandería El Calcetín Solitario». Lastima kotxean gindoazela eta argazkitxo bat ateratzeko aukerarik ez genuela izan, baina izenak grazia egin zigun eta bidaian eta baita bidaiaren ondoren ere, sarritan gogoratzen dugu.