
Hilabete baino gehiago daramat nire asteroko newsletterra idatzi gabe. Asteazken asko igaro dira hemendik pasa gabe.
Eta gaur… ez da asteazkena ere.
Abisatu gabe desagertu nintzen 🙏🏻 Atseden hartu behar nuen.
Egia esan, ez zen erabaki ausart edo estrategiko bat izan; medikuaren agindua izan zen. Nire gorputzak «honaino!» esan zuen, nik neuk zer gertatzen ari zen ulertu baino lehen.
Denbora honek gauza askori beste ikuspegi bat ematen lagundu dit.
Eta esan behar badet, oraindik ez nago bueltatzeko prest.
Baina badira konpromiso batzuk gorantz bultzatzen zaituztenak, hegoak ematen dizkizutenak. Badira pertsonak eta proiektuak agertzen direnean egiten duzun horrek zergatik merezi duen gogorarazten dizutenak. Eta oraindik sendatzen ari zarenean arnasa berriro hartzen laguntzen dizutenak.
Bizitzaren bultzada txiki (handi) bat dira.
Horregatik pasa naiz gaur hemendik.
Uztailaren 11ean oso topaketa berezia izango dugu Mai Family & Co-n. Gurekin izango dira Carolina Granero eta Sebastián Zaragoza, Ales de Colibrí komunitatearen sortzaile eta bultzatzaileak.
Ongizateaz hitz egingo dugu. Gure bizitzaren gidaritza berriro geure gain hartzeaz. Zaratarik egin gabe, geure buruarekin eta maite ditugunekin dugun harremana aldatzen duten erabaki txiki horiez.

Ekitaldi bat baino gehiago, opari izango dela sentitzen dut. Elkar topatzeko, hausnartzeko eta sartu ginenetik pixka bat desberdin irteteko espazio bat izango da.
Azken asteetako isiltasuna dela eta, ez nuen nahi honek zugan zerbait mugitzen badu aukera hau galtzerik.
Etortzeko gogoa baduzu, poz handia emango dit han ikusteak.
Eskerrik asko hemen jarraitzeagatik, nik denboraldi batez desagertu behar izan dudanean ere.
Espero dut topaketa hau zuretzat ere bizitzaren bultzada txiki (handi) bat izatea.



