• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

Bizitza eta ongizatea

2026/06/29 ·

Hilabete baino gehiago daramat nire asteroko newsletterra idatzi gabe. Asteazken asko igaro dira hemendik pasa gabe.

Eta gaur… ez da asteazkena ere.

Abisatu gabe desagertu nintzen 🙏🏻 Atseden hartu behar nuen.

Egia esan, ez zen erabaki ausart edo estrategiko bat izan; medikuaren agindua izan zen. Nire gorputzak «honaino!» esan zuen, nik neuk zer gertatzen ari zen ulertu baino lehen.

Denbora honek gauza askori beste ikuspegi bat ematen lagundu dit.

Eta esan behar badet, oraindik ez nago bueltatzeko prest.

Baina badira konpromiso batzuk gorantz bultzatzen zaituztenak, hegoak ematen dizkizutenak. Badira pertsonak eta proiektuak agertzen direnean egiten duzun horrek zergatik merezi duen gogorarazten dizutenak. Eta oraindik sendatzen ari zarenean arnasa berriro hartzen laguntzen dizutenak.

Bizitzaren bultzada txiki (handi) bat dira.

Horregatik pasa naiz gaur hemendik.

Uztailaren 11ean oso topaketa berezia izango dugu Mai Family & Co-n. Gurekin izango dira Carolina Granero eta Sebastián Zaragoza, Ales de Colibrí komunitatearen sortzaile eta bultzatzaileak.

Ongizateaz hitz egingo dugu. Gure bizitzaren gidaritza berriro geure gain hartzeaz. Zaratarik egin gabe, geure buruarekin eta maite ditugunekin dugun harremana aldatzen duten erabaki txiki horiez.

Ekitaldi bat baino gehiago, opari izango dela sentitzen dut. Elkar topatzeko, hausnartzeko eta sartu ginenetik pixka bat desberdin irteteko espazio bat izango da.

Azken asteetako isiltasuna dela eta, ez nuen nahi honek zugan zerbait mugitzen badu aukera hau galtzerik.

Etortzeko gogoa baduzu, poz handia emango dit han ikusteak.

Eskerrik asko hemen jarraitzeagatik, nik denboraldi batez desagertu behar izan dudanean ere.

Espero dut topaketa hau zuretzat ere bizitzaren bultzada txiki (handi) bat izatea.

Uztailaren 11ean ikusiko dugu elkar.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: aceites esenciales, ales de colibrí, aromaterapia, carolina granero, sebastián zaragoza, young living

Danok nekatuta gaudenean…

2026/05/20 ·

Aste honetan etxean denok gabiltza pixka bat «al límite».

Erdia baino gehiago azterketetan gaude.

Lo ordutegiak nahastuta.
Tentsio gehiago. Urduritasun gehiago. Akumulatutako neke gehiago.

Eta nekea (batez ere emozionala) etxean sartzen denean, lotura izaten da askotan lehenengo sufritzen duena, inor konturatu gabe.

Elkarrizketak laburrago bihurtzen dira.
Pazientziak gutxiago irauten du.
Okerrago entzuten dugu.
Okerrago interpretatzen dugu.

Eta presentziatik baino, nekeatik hasten gara harremantzen.

Eta kontuz, hau gizatiarra da.

Ez naiz perfektu egiteaz ari.
Askoz garrantzitsuagoa den zerbaiti buruz ari naiz: konturatzeaz.

Badirelako garai batzuk non familia batek ez dituen irtenbide handiak behar.
Elkarri pixka bat mantsoago begiratzea behar du.
Beti presaka ez erantzutea.
Erreakzio batzuen atzean askotan jarrera txarrik ez dagoela ulertzea… saturazio emozionala baizik.

Ezin ditugu estres garai guztiak saihestu.
Baina saihestu dezakeguna estresa distantzia emozional bihurtzea da.

Batzuetan loturak keinu txiki batzuk baino ez ditu behar:
“Hemen nago zurekin, baita aste kaotiko honetan ere.”

Eta agian hori ere bada familia.
Ez perfektu funtzionatzea.
Baizik eta barrutik denok pixka bat hautsiago gauden garaietan ere, elkar erabat ez galtzen ikastea.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: familia, ikasketak, lotura, nerabeak, nerabezaroa

Denbora badoa, eta ez da itzuliko

2026/03/25 ·

2026ko martxoa amaitzen ari da.

Eta ez da berriro itzuliko.

Oraina da dugun bakarra.

Eta orainak momentu oso erreal batean harrapatzen nau: nire seme gazteenaren aurre-nerabezaroa bizitzen…
eta espero nuena baino zailagoa izaten ari dela konturatzen.

Barrura begiratzen ari naiz.

Nire espektatibei so.

Gertatzen ari dena onartzen (nahiz eta imajinatu nuen bezalakoa ez izan).

Mugak nola jarri, lotura apurtu gabe.

Ez da erraza.

Eta horrela esan nahi dut, apaingarririk gabe: niri ere kostatzen zait, niri ere mugitzen dit, eta batzuetan, nik ere laguntza behar dut.

Besteei erakusten diedana, nire egunerokoan eramatea ere erronka da batzuetan.

Agian hortxe dago gakoa: gertatzen ari den bitartean bizitzea.

Martxoa badoa.

Eta etapa hau ere pasako da.

Oraina da dugun bakarra. Ez ahaztu.

Eta inperfekzio guztien artean… badago bizitza, lotura eta ikaskuntza.

Helburua: gaur pixka bat presenteago bizitzea lortzea.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, bizitza, denbora, gurasotasuna

«Ergela naiz»

2025/01/29 ·

Joan den ostiralean MFCn antolatu genuen Gosari Terapeutikoan parte hartu nuen Alexa Dacier psikologo klinikoarekin. Autozainketari buruz hitz egin genuen: nola hitz egiten diogun gure buruari, zer eta nola esaten dizkiogun gauzak, zer moduz daramagun laguntza eskatzea…

Super-inspiratzailea izan zen.

Eta zu, inoiz pentsatu al duzu nola hitz egiten diozun zeure buruari? Batzuetan gehiegi eskatzen dizun edo akats txikiak gogorarazten dizkizun barne-ahots hori… Zure ustez, zer eragin du zure egunerokoan? Eta zure ustez, nola eragiten du zure seme-alabengan?

Ez dakit zuri gertatzen zaizun. Niri gertatzen zait.

Zerbait ondo ateratzen ez zaidanean, zerbait ahaztu egiten zaidanean… Batzuetan ozenki esaten dut: «Jo*** ergela naiz!» edo «Ostras, tuntuna dirudit!».

Eta, konturatu gabe, hizkera hori gure seme-alabek ere entzuten dute. Begiratzen gaituzte, entzuten gaituzte, islatzen gaituzte.

Eta duela ez asko, harritu egin nintzen nire semeari entzun nionean: «Jo, lerdoa naiz!».

Eta orduan bururatu zitzaidan esatea: «Aizu, etzaiozu lerdoa deitu nire semeari». Begiratu zidan, segundu erdi bateko nahasmenaren ondoren, irribarre konplize erdi bat zirriborratu eta «bale, bale» esan zidan.

Onena, handik egun gutxitara, nik nire auto-kritika horietako bat bota nuela, eta berak zera esan zidan: «Eh, eh, ez deitu ergela nire amari».

Gure etxean jada ezarri dugu baliabide hori maitasunez tratatzen ez garela konturatzeko truko txiki gisa. Baliabide erraza eta orainera ekartzen zaituena, umore eta maitasun handiz.

Autoestimua ez da sentitzen dugun zerbait bakarrik; hitz bakoitzarekin eta partekatzen dugun keinu bakoitzarekin egunero eraikitzen dugun zerbait da.

Gure seme-alabei elkar maitatzen eta errespetatzen lagundu nahi badiegu, lehen urratsa geuk egiten ikastea da.

Etenaldi bat egitera gonbidatu nahi zaitut. Eskaintzen dituzun mezu-motei eta zure familian duten eraginari buruz hausnartzeko.

Inspirazioz eta ikasketaz betetako bi topaketa prestatu ditut honetaz hitz egiteko.

Nolakoa izango litzateke zure bizitza zure buruari besteei hitz egiten diezun maitasun eta errespetu berarekin hitz egingo bazenio?

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: astigarraga, autoestima, autoestimua, maternidad

Mai Family & Co zuretzat da

2025/01/29 ·

Gaur, bai zuretzat baita niretzat ere garrantzitsua den zerbait gogoraraztera besterik ez nator: zein beharrazkoak diren epaituta sentitu gabe gertatzen zaizkigunak adierazteko eta partekatzeko espazio libre eta irekiak.

Beharrezkoak helduontzat.

Garrantzitsuak gure haurrentzat.

Ezinbestekoak gure nerabeentzat.

Sufrimendu orok ihes-balbula bat behar du, jatorria edozein dela ere, lehertzeko zorian dagoen eltze bat ez bihurtzeko.

Ba al duzu espaziorik zuretzat? Ba al dakizu nola sortu espazio hauek zure seme-alabarentzat?

Gure adingabeen entzute emozionalerako espazioak sortzea funtsezkoa da haien ongizate emozionala eta garapen integralerako. Haurrek eta nerabeek emozio-aukera zabala izaten dute, eta funtsezkoa da beren esperientzia emozionalak ulertuak, baliozkotuak eta lagunduak sentitzea.

Mai Family & Co zerbaitetarako existitzen bada, espazio horiek sortu eta bizitza errazago, errealago, espektatiba gutxiagorekin eta azken finean sufrimendu gutxiagorekin egiteko baliabideez hornitzeko da.

Zuretzat.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, haziera, heziera, mai family and co, maternidad

Espacio 0-6 Gunea, Tabakalera (ven a la inauguración)

2017/02/02 ·

 

tabakalera_bizkotxo_20170202

Azken 9 hilabeteetako lanaren ondoren, definizio eta garapen fasea amaitu da. Bihar inaugurazio festatxoa ospatuko da 17:30etatik aurrera Tabakaleran, eta ez zait plan hobeagorik bururatzen.

Hori baino lehen, 12:30ak inguru Cadena SER irratian, Tabakalerako hezkuntza taldeko kideak eta ni neu proiektuari buruz arituko gara.

Inaugurazioari buruzko informazio gehiago. Tabakalera, 0-6 Gunea.

————————————

Después de casi nueve meses de trabajo, la fase de definición y desarrollo llega a su fin. Mañana se celebra la fiesta de inauguración, así que no se me ocurre mejor propuesta para mañana por la tarde, a partir de las 17:00, en Tabakalera.

Si queréis escuchar algo más sobre el proyecto, a las 12:30 en la Cadena SER, parte del equipo de mediación y una servidora hablaremos del proceso y de la inauguración.

Mas información sobre la inauguración. Tabakalera, Espacio 0-6.

PD: lo del bizcocho es por si alguien necesita un poco de motivación extra para acercarse.

 

Azken fasearen eta amaireko bideo zoragarria.
Un video precioso de la fase final del proyecto.

Filed Under: Blog, Castellano, Euskara Tagged: cultura, educación, familia, haurrak, hezkuntza, kultura, niños, planes con niños, planes en famila, tabakalera

Zorionak eta Urte Berri On

2016/12/23 ·

gabonak_maimoments_2017_f

Fuente de la imagen: Freepik

Filed Under: Blog, Castellano, Euskara Tagged: 2017, eguberri on, felicitación, feliz navidad, navidad, urte berri on

Kontziliazioa eta udako oporrak

2016/06/30 ·

post20160629

Argazkia: Pixabay

Aste honetako Bizkaiko Hitzan, pasa den astean egin zidaten elkarrizketaren erreportaia argitaratu da. Abiapuntua: kontziliazioa eta udako oporretan nola antolatu.

——————————————–

Oporretako oreka ariketak

Ainhoa Larrabe Arnaiz – 2016/06/24

Atsedena hartzeko izan ohi dira udako oporrak. Edo horretarako baliatzen dituzte herritar askok. Baina atsedenaldi horretan bada aztoratzen denik ere. Oporrik ez duten guraso askoren buruhaustea da haurraren zaintza egun hauetan. Eta helduen arteko elkarrizketetan, ohi baino gehiagotan agertuko da kontziliazio hitza. Haurren zaintza izan ohi da gaiaz eztabaidatzeko mugarria. Baina kontziliatzea pertsona ororen eskubidea dela uste du Benetako Kontziliazioa Orain plataformako kide Eider Fernandezek. Eta lana eta bizitza pertsonalaren arteko balantza orekatzeko, gizartearen balioak jarri ditu jomugan. [Read more…]

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: actualidad, albiteak, amatasuna, conciliación, haurrak, kontziliazioa, maternidad, niños, uda, verano

Kontziliazioa

2015/10/04 ·

kontziliazioa_post

Gaur Berria egunkarian, Eztabaida Gelan kontziliazioari buruz nere ikuspuntua azaltzen duen artikulua. [Read more…]

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, berria, conciliación, egunkaria, erantzukizuna, eztabaida gela, kontziliazioa, lana, maternidad, seme-alabak

Gracias – Eskerrik asko

2011/05/02 ·

Eskerrik asko, gaurtik aurrera nire senarrak gure alabatxoaren afaria eta bainuaren momentua ezingo dituelako bizi. Gaurtik aurrera ezingo du lanera joateko kotxea erabili, eta itzultzeko garaian orain arte behar zituen 15 minutuen ordez, ordubete baino gehiago beharko duelako etxera itzultzeko. Ez, ez gara Donostian bizi, baina Donostian lan egiten dugu. Zoritxarrez ez gara Kontxara begira bizi eta ezin dugu bidegorri zoragarri horietako bat erabili bizikletaz lanera joateko.

Soilik osasun instituzionalagatik bada ere, laister udaltxea utziko duzula espero dut.

Oso ondo. Eskerrik asko Odón.

———————————————————————-

Gracias porque a partir de hoy mi marido no verá ni el baño ni la cena de su hija, porque no puede ir a trabajar en coche. Y en lugar de tardar los 15 minutos escasos que tardaba hasta ahora en volver a casa necesita más de una hora gracias al maravilloso transporte público que une la capital donostiarra con los pueblos colindantes. Ah, claro, que pensabas que todos los que trabajamos en Donostia, vivimos en el Paseo de La Concha y podemos ir en bici a trabajar.

Sólo espero, que por salud institucional te hagan dejar por fin la poltrona.

Muy bien. Gracias Odón.

Filed Under: Blog, Castellano, Euskara Tagged: política, tiempo, vida

  • 1
  • 2
  • Next Page »

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Vida y bienestar
  • Bizitza eta ongizatea
  • Cuando estamos todos cansados…
  • Danok nekatuta gaudenean…
  • El tiempo que pasa y no vuelve

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Creative Dazzle Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in