Azken urtetan, gehien gustatzen zaidan gauza bati eskeini diot nere urteroko opor-garaia: bidaiatzera. Londres, Andaluzia, Danimarka, Tailandia, Malasia, Mexiko, Indonesia… Mota guztietako bidaiak, eta danak mundialak.
Orain berriz, haurdunaldia dela eta, eta datozen hilabetetan egoera berriari moldatzearekin nahiko lan izango dudalako, gertuko bidaiaria bihurtu beharko det. Ez da aukera txarra gertu-gertu ditugun altxorrak ezagutzeko, ez dalako beti oso urrutira joan behar leku zoragarriak ezagutzeko. Pasa den asteburuan Bizkaiko kosta zati eder bat estrenatu genuen. Mundakako egun pasa, ezinhobea.