• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

Lo, lo, lo

2010/09/28 ·

Share on FacebookTweet about this on Twitter

Ene zer nolako lana ematen digun umeen loak. Asteburu honetan, Euskadi Irratiko Amarauna saioan pediatra bat aritu da, «Nola egiten dute lo etxeko txikiek?«. Pediatraren izena: Txema Arginzoniz. Ez nuen ezagutzen, baina adi egon nintzen esaten zituenak entzuten.

Bere jarrera radikalegia ez bazen ere, pediatra askok (eta gizartean orokorrean jende askok) egiten dutena egin zuen, gurasoen eginbeharrak zeintzuk diren esan. Nik dakidala pediatrak osasun arazoak konpontzen dituzte, baina ez det uste beren lana umeak zein ohetan edo zein gelatan egin behar duten lo erabakitzea denik.

Pediatren hainbat erakunde eta elkarte aipatuz eta hauen gomendioetan oinarrituz, halako perlak bota zituen: «haurrak bere sehaskan egin behar du lo», «3-4 hilabete bete arte gurasoen gelan egin dezake lo, baina 4-6 hilabete betetzen dituenean bere gelara eraman behar zaio», «umeak ez du amarekin ohean lo egin behar»…

Bere hitzetan, horiek gomendioak besterik ez dira, eta hau jakinda bakoitzak egin dezala nahi duena. Nik zera sentitu nuen, «ene Eider, a ze arduragabeko ama zaren».

Espainian oso ezaguna egin den Estivill medikuaren metodoa etorri zitzaidan burura. Nik ez dut liburua irakurri («Duérmete niño»), baina umeak «lo egiten ikas dezan» oso sistema eraginkorra omen da. Hori bai,  sistema hori aplikatzeko indarra izan behar da. Entzun dudanagatik, umea negar egiten utzi behar da, bera bakarrik lo hartu behar duela ikasten duen arte. Azkenean ikasten omen du. Gaixuak, nola ez du ikasiko ba? Etsipenagatik bakarrik bada ere…

Nik bestelako liburuak eta webguneak kontsultatu ditut eta nere burua eta bihotzarekin bat datozela sentitu det eta halaxen ari naiz.

  • Rosa Jové-ren «Dormir sin lágrimas».
  • Elisabeth Pantley-ren «El sueño del bebé sin lágrimas».
  • Dormirsinllorar.com

Baina berriz ere hala amaituko det:  bai orain, baita etorkizunean ere, gakoa emozioetan eta sentimentuetan oinarritzea dela uste dut.

Bakoitzak ikusi behar du bihotzak zer eskatzen dion, eta sen horri jarraitu.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: bebés, dormir, estivill, hijos, libros, liburuak, lo, rosa jové, seme-alabak

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Nadie puede decirte cómo ser madre
  • Sé el cambio que quieres ver en tus hijos
  • Criar y educar sin gritos, y con éxito, es posible
  • La vuelta al cole: ¿y tú de qué equipo eres?
  • La crianza y el vínculo con tu hija/o en la sociedad de hoy

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2023