Ene zer nolako lana ematen digun umeen loak. Asteburu honetan, Euskadi Irratiko Amarauna saioan pediatra bat aritu da, «Nola egiten dute lo etxeko txikiek?«. Pediatraren izena: Txema Arginzoniz. Ez nuen ezagutzen, baina adi egon nintzen esaten zituenak entzuten.
Bere jarrera radikalegia ez bazen ere, pediatra askok (eta gizartean orokorrean jende askok) egiten dutena egin zuen, gurasoen eginbeharrak zeintzuk diren esan. Nik dakidala pediatrak osasun arazoak konpontzen dituzte, baina ez det uste beren lana umeak zein ohetan edo zein gelatan egin behar duten lo erabakitzea denik.
Pediatren hainbat erakunde eta elkarte aipatuz eta hauen gomendioetan oinarrituz, halako perlak bota zituen: «haurrak bere sehaskan egin behar du lo», «3-4 hilabete bete arte gurasoen gelan egin dezake lo, baina 4-6 hilabete betetzen dituenean bere gelara eraman behar zaio», «umeak ez du amarekin ohean lo egin behar»… [Read more…]