Gabonak iritsi dira. Gaur Santo Tomas Eguna ospatu da Euskal Herriko hainbat txokotan. Euria, animaliak, txistorra, taloak… denetatik pixkat.
Gaur, beste egun askotan bezala laktantzia edo edoskitzearen inguruko hainbat post irakurri ditut. Horietako bat Twitter bitartez (@sermamas_es) iritsi zait: «La lactancia mejora la inteligencia de los niños, pero no de las niñas«.
Datorren Gabon Gauean 13 hilabete beteko ditugu laktantzia zoragarri batean. Ez dakit noizbait hasiera nolakoa izan zen kontatu dudan… (gaur ere, beste baterako utziko dugu…). Gauza da, laktantziari hamaika gauza ona ikusten badizkiot ere, oraindik ez naiz albiste horretan aipatzen diren teorien aldekoa guztiz. Kosta egiten zait bertan agertzen diren datuak sinistea.
Laura Gutmanek dioen bezala, bularra ematea basatiagoa da. Azalpen razional handirik ez duen zerbait. Horregatik oso arraroa egiten zait norbait bularra ematea erabakitzea halako artikuluetan azaltzen dituzten arrozioengatik. Nere ustez, ama eta umearen arteko lotura berezia sortzen da, esnearen elikadura-balio handia dela argi dago, eta baita umeari babesa eta seguridade mezu horiek lotura paregabea sortzen dutela. Baina Laura Gutmanen hitz hauekin ezin hobeki azaltzen da bularra ematearen eta amatasunaren jatorrizko oinarriak:
Es verdad que hay que volverse un poco loca para maternar. Esa locura nos habilita para entrar en contacto con los aspectos más genuinos, inabordables, despojados, salvajes, impresentables, sangrantes de nuestro ser femenino. Así las cosas, que nos acompañe quien quiera y quien sea capaz de no asustarse de la potencia animal que ruge desde nuestras entrañas. (Laura Gutman, «La Latancia Salvaje» artikulua)