• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

Kontziliazioa

2015/10/04 ·

Share on FacebookTweet about this on Twitter

kontziliazioa_post

Gaur Berria egunkarian, Eztabaida Gelan kontziliazioari buruz nere ikuspuntua azaltzen duen artikulua.

Irudia: Pixabay

Erantzukizunagatik

Kontziliazioaren aldeko lanaren abiapuntua gehienetan komuna izaten da. Ez da zaila edozein solasaldian kontziliazioaren definizioaren lehen urratsetan bat egitea, baina hizketaldia aurrera doan heinean desberdinatusunak azkar azaleratzen dira. Azkenean, kontziliazioa zer den norberak ezberdin bizi du. Eta agian hauxe da gizarteak eta gure antolakuntza sistemak topatzen duen oztopo nagusienetako bat: abiapuntua bera izanda, helburu desberdin gehiegi.

Bestalde, kontziliazioa bizitza pertsonala eta lanaren arteko oreka zuzena bilatzea bada, ez da semea-alabak dituen familia batean soilik bilatu beharko genukeen zerbait. Bakarrik bizi den norbait kontziliatzeko eskubide berdina eduki beharko luke. Akaso orduan ere lortuko genuke jomuga orokorrago bat.

Norbera lanean hasten den garaian berarentzat kontziliazioa zer den eta zer izango den eraikitzen hasten da. Askotan, gazte hasten garenean lanean, bestelako arduren faltan, lanarekiko harreman estua sortzen hasten gara. Ondoren, urteen poderioz, gure egoera aldatu daiteke eta sortzen zaizkigun beharrak ase ezinak bihurtzen zaizkigu lanarekiko sortu degun lotura zorrotzegia delako.

Azken urteetan gobernuek nolabaiteko saiakerak egin dituzte: haurrak zaintzeko ordutegi murrizketetarako dirulaguntzak, aitatasun baja epeak luzatu… Baina gaur egungo neurriek, oraindik, kontziliazioaz ari garenean, enpresa eta gizabanakoa aurrez aurre ipintzen ditu. Bi alderdi begiz begi. “Borroka” horretan, eta beti kontutan izanda lanpostu eta lan mota ezberdin ugari dagoela, askotan presentzialismoaren bidea hartu da. Ordutegi zorrotzak, aldaezinak eta benetazko lan kopururari arreta jarri gabe. Laneko betebeharren eta norberaren beharren egoera bat edo beste izan, bakoitzak bere paperari eutsi eta ordua iritsi arte egoten gara lanpostuan. Oraindik, askotan hau da egoera, ikerketek malgutasun falta honek, azkenean ez diola inori on egiten, argi uzten badute ere.

Eta, zer gertatuko litzateke zurruntasun horri aurre egiteko, kontzeptu berri batzuk sartuko bagenitu eztabaida honetan? Gizartea garen heinean, zer gizarte mota izan nahi dugu? Solidarioa, pertsonak zaintzen dituena eta elkarbizitza bultzazen duena, adibidez? Eta enpresa eta langilearen arteko erantzukizuna eta konfidantza jarriko bagenitu mahai gainean?

Gaur egungo lanaren egoerak ikuspuntu honi eustea zaildu egiten du. Baina beharbada oinarrizko beharretara jo beharko genuke, nahi dugun gizartearen baloreak aztertu, adostu eta bide hori jorratu. Beraz lana, betebehar eta eskubideetan oinarritutako zerbait izateaz gain, erantzukizunean eta konfidantzan oinarritutako zerbait bihurtuko genuke. Agian orduan bertan topatuko genuke kontziliazioak behar duen malgutasun, lotura eta komunikazio tartea.

Azkenean, guztion lana da, eta erantzukizunaren bideari jarraitzen badiogu, orduan hasieran aipatutako komunean genuen abiaputuaz gain, jarraitzen ditugun helburuak ere berdinak izaten hastea lortuko genuke. Kontziliazioaren alde lan egitea, izan nahi dugun gizartearen alde lan egitea baita.

eztabaidagela_kontziliazioa

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, berria, conciliación, egunkaria, erantzukizuna, eztabaida gela, kontziliazioa, lana, maternidad, seme-alabak

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Nadie puede decirte cómo ser madre
  • Sé el cambio que quieres ver en tus hijos
  • Criar y educar sin gritos, y con éxito, es posible
  • La vuelta al cole: ¿y tú de qué equipo eres?
  • La crianza y el vínculo con tu hija/o en la sociedad de hoy

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2023