• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

Denbora badoa, eta ez da itzuliko

2026/03/25 ·

2026ko martxoa amaitzen ari da.

Eta ez da berriro itzuliko.

Oraina da dugun bakarra.

Eta orainak momentu oso erreal batean harrapatzen nau: nire seme gazteenaren aurre-nerabezaroa bizitzen…
eta espero nuena baino zailagoa izaten ari dela konturatzen.

Barrura begiratzen ari naiz.

Nire espektatibei so.

Gertatzen ari dena onartzen (nahiz eta imajinatu nuen bezalakoa ez izan).

Mugak nola jarri, lotura apurtu gabe.

Ez da erraza.

Eta horrela esan nahi dut, apaingarririk gabe: niri ere kostatzen zait, niri ere mugitzen dit, eta batzuetan, nik ere laguntza behar dut.

Besteei erakusten diedana, nire egunerokoan eramatea ere erronka da batzuetan.

Agian hortxe dago gakoa: gertatzen ari den bitartean bizitzea.

Martxoa badoa.

Eta etapa hau ere pasako da.

Oraina da dugun bakarra. Ez ahaztu.

Eta inperfekzio guztien artean… badago bizitza, lotura eta ikaskuntza.

Helburua: gaur pixka bat presenteago bizitzea lortzea.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, bizitza, denbora, gurasotasuna

Mai Family & Co zuretzat da

2025/01/29 ·

Gaur, bai zuretzat baita niretzat ere garrantzitsua den zerbait gogoraraztera besterik ez nator: zein beharrazkoak diren epaituta sentitu gabe gertatzen zaizkigunak adierazteko eta partekatzeko espazio libre eta irekiak.

Beharrezkoak helduontzat.

Garrantzitsuak gure haurrentzat.

Ezinbestekoak gure nerabeentzat.

Sufrimendu orok ihes-balbula bat behar du, jatorria edozein dela ere, lehertzeko zorian dagoen eltze bat ez bihurtzeko.

Ba al duzu espaziorik zuretzat? Ba al dakizu nola sortu espazio hauek zure seme-alabarentzat?

Gure adingabeen entzute emozionalerako espazioak sortzea funtsezkoa da haien ongizate emozionala eta garapen integralerako. Haurrek eta nerabeek emozio-aukera zabala izaten dute, eta funtsezkoa da beren esperientzia emozionalak ulertuak, baliozkotuak eta lagunduak sentitzea.

Mai Family & Co zerbaitetarako existitzen bada, espazio horiek sortu eta bizitza errazago, errealago, espektatiba gutxiagorekin eta azken finean sufrimendu gutxiagorekin egiteko baliabideez hornitzeko da.

Zuretzat.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, haziera, heziera, mai family and co, maternidad

Kontziliazioa eta udako oporrak

2016/06/30 ·

post20160629

Argazkia: Pixabay

Aste honetako Bizkaiko Hitzan, pasa den astean egin zidaten elkarrizketaren erreportaia argitaratu da. Abiapuntua: kontziliazioa eta udako oporretan nola antolatu.

——————————————–

Oporretako oreka ariketak

Ainhoa Larrabe Arnaiz – 2016/06/24

Atsedena hartzeko izan ohi dira udako oporrak. Edo horretarako baliatzen dituzte herritar askok. Baina atsedenaldi horretan bada aztoratzen denik ere. Oporrik ez duten guraso askoren buruhaustea da haurraren zaintza egun hauetan. Eta helduen arteko elkarrizketetan, ohi baino gehiagotan agertuko da kontziliazio hitza. Haurren zaintza izan ohi da gaiaz eztabaidatzeko mugarria. Baina kontziliatzea pertsona ororen eskubidea dela uste du Benetako Kontziliazioa Orain plataformako kide Eider Fernandezek. Eta lana eta bizitza pertsonalaren arteko balantza orekatzeko, gizartearen balioak jarri ditu jomugan. [Read more…]

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: actualidad, albiteak, amatasuna, conciliación, haurrak, kontziliazioa, maternidad, niños, uda, verano

Kontziliazioa

2015/10/04 ·

kontziliazioa_post

Gaur Berria egunkarian, Eztabaida Gelan kontziliazioari buruz nere ikuspuntua azaltzen duen artikulua. [Read more…]

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, berria, conciliación, egunkaria, erantzukizuna, eztabaida gela, kontziliazioa, lana, maternidad, seme-alabak

Haurrak «gaizki ohitzearen» beldurra

2010/09/11 ·

Gaur Laura Gutmanen hainbat bideo ikusi ditut. Orain dela hilabete gutxi emakume honek idatzi dituen liburuetako bat ere irakurri nuen: «La maternidad y el encuentro con la propia sombra». Eta bere lana ezagutzen dudan heinean, geroz eta gehiago gustatzen zait. Edo gustokoa izatea baino, nere barrenarekin bat datorrela konturatzen ari naiz.

Aipatu dudan liburuan («La maternidad y el encuentro con la propia sombra») puntu ugari ikutzen ditu baina gaur haurrak «gaizki ohitzearen» beldurrari buruz arituko naiz. [Read more…]

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, crianza, laura gutman, libros, liburuak, maternidad

Ia bederatzi

2010/08/20 ·

Ez daukat inolako fijaziorik zenbakiekin, baina azken bi postetan, hauek dira protagonista. Azkenen idazten hasteko aitzakia besterik ez dira. Datorren astean Jarek 9 hilabete beteko ditu. Bederatzi hilabete tripa barruan eta beste bederatzi kanpoan :) Bederatzi hilabete nobedadez josita. Bederatzi hilabete amagandiko edoskitze zoragarriaz (hasiera gogor xamarra, baina hori beste post baterako utziko dugu), eta bederatzi hilabete bizitza berri hontaz disfrutatzen (batzutan, pixkat sufritzen ere, ez dugu ukatuko, baina zorionez gutxieneko momentuak).

Haurra jaio zenean jende guztiak gauza bera esaten zidan: «Disfrutatu denbora oso azkar doa eta». Eta halaxe izan da. Gure neskatxa, ume jaio berri bat izatetik, bihurri aurpegitxoa hartzen ari den umea izatera pasatzen ari da. Gero, gerokoak :)

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, edoskitzea, lactancia

Hamar, zazpi, sei…

2010/06/30 ·

Bai ia 10 hilabete idatzi gabe. Jarek dagoeneko 7 hilabete eta 6 egun ditu… eta azken hilabetetan hainbat post idazten hasita baina azkenean argirik ikusi gabe gelditu dira danak. Haurdun nengoenean gogo handirik ez eta orain ttikia gurekin dagoela, nahi bai, baina ezin. Eta are gutxiago lanean hasi nintzentik. iPhonetik nolabait idazten saiatu naiz baina arrakasta handirik gabe. Bizitza zearo aldatu zait ikusteko dago oraindik blog honekiko harremana ere nolabait aldatu den. Ikusiko dugu.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, blog, denbora, tiempo

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Vida y bienestar
  • Bizitza eta ongizatea
  • Cuando estamos todos cansados…
  • Danok nekatuta gaudenean…
  • El tiempo que pasa y no vuelve

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Creative Dazzle Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in