• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

«Ergela naiz»

2025/01/29 ·

Joan den ostiralean MFCn antolatu genuen Gosari Terapeutikoan parte hartu nuen Alexa Dacier psikologo klinikoarekin. Autozainketari buruz hitz egin genuen: nola hitz egiten diogun gure buruari, zer eta nola esaten dizkiogun gauzak, zer moduz daramagun laguntza eskatzea…

Super-inspiratzailea izan zen.

Eta zu, inoiz pentsatu al duzu nola hitz egiten diozun zeure buruari? Batzuetan gehiegi eskatzen dizun edo akats txikiak gogorarazten dizkizun barne-ahots hori… Zure ustez, zer eragin du zure egunerokoan? Eta zure ustez, nola eragiten du zure seme-alabengan?

Ez dakit zuri gertatzen zaizun. Niri gertatzen zait.

Zerbait ondo ateratzen ez zaidanean, zerbait ahaztu egiten zaidanean… Batzuetan ozenki esaten dut: «Jo*** ergela naiz!» edo «Ostras, tuntuna dirudit!».

Eta, konturatu gabe, hizkera hori gure seme-alabek ere entzuten dute. Begiratzen gaituzte, entzuten gaituzte, islatzen gaituzte.

Eta duela ez asko, harritu egin nintzen nire semeari entzun nionean: «Jo, lerdoa naiz!».

Eta orduan bururatu zitzaidan esatea: «Aizu, etzaiozu lerdoa deitu nire semeari». Begiratu zidan, segundu erdi bateko nahasmenaren ondoren, irribarre konplize erdi bat zirriborratu eta «bale, bale» esan zidan.

Onena, handik egun gutxitara, nik nire auto-kritika horietako bat bota nuela, eta berak zera esan zidan: «Eh, eh, ez deitu ergela nire amari».

Gure etxean jada ezarri dugu baliabide hori maitasunez tratatzen ez garela konturatzeko truko txiki gisa. Baliabide erraza eta orainera ekartzen zaituena, umore eta maitasun handiz.

Autoestimua ez da sentitzen dugun zerbait bakarrik; hitz bakoitzarekin eta partekatzen dugun keinu bakoitzarekin egunero eraikitzen dugun zerbait da.

Gure seme-alabei elkar maitatzen eta errespetatzen lagundu nahi badiegu, lehen urratsa geuk egiten ikastea da.

Etenaldi bat egitera gonbidatu nahi zaitut. Eskaintzen dituzun mezu-motei eta zure familian duten eraginari buruz hausnartzeko.

Inspirazioz eta ikasketaz betetako bi topaketa prestatu ditut honetaz hitz egiteko.

Nolakoa izango litzateke zure bizitza zure buruari besteei hitz egiten diezun maitasun eta errespetu berarekin hitz egingo bazenio?

Twitter Facebook Pinterest LinkedIn WhatsApp

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: astigarraga, autoestima, autoestimua, maternidad

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Vida y bienestar
  • Bizitza eta ongizatea
  • Cuando estamos todos cansados…
  • Danok nekatuta gaudenean…
  • El tiempo que pasa y no vuelve

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2026

Copyright © 2026 · Creative Dazzle Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in