• mai family & co
  • maternidad
  • planes con niños
  • viajes
  • conciliación
  • euskaraz
  • sobre mí

maimoments by eiderfernandez

La vida está hecha de momentos. Está en nuestra mano vivirlos.

Haurrak «gaizki ohitzearen» beldurra

2010/09/11 ·

Share on FacebookTweet about this on Twitter

Gaur Laura Gutmanen hainbat bideo ikusi ditut. Orain dela hilabete gutxi emakume honek idatzi dituen liburuetako bat ere irakurri nuen: «La maternidad y el encuentro con la propia sombra». Eta bere lana ezagutzen dudan heinean, geroz eta gehiago gustatzen zait. Edo gustokoa izatea baino, nere barrenarekin bat datorrela konturatzen ari naiz.

Aipatu dudan liburuan («La maternidad y el encuentro con la propia sombra») puntu ugari ikutzen ditu baina gaur haurrak «gaizki ohitzearen» beldurrari buruz arituko naiz.

Ama izan aurretik ez nuen honen inguruan gehiegi pentsatu. Kalean esaten zenarekin bat nentorrela esan daiteke: Umea besoetan egotera ohitzea txarra dela, haurra negar egitera ohitu behar dela, lehenbailehen jaioberriak bera bakarrik lo hartzen ikasi behar duela… Baina gero, haurra jaiotzen da eta ama bakoitzak egoera bera oso era ezberdinetan bizi ohi du.

Gaur, gure ttikiak ia 10 hilabete dituenean, kosta egiten zait lehen normaltzat ematen nituen esaldi haiek praktikan jartzea eta ia egunero jende askorentzat umea «gaizki ohitzea» omen diren hainbat ohitura praktikan jartzen ditut.

 

Fular Ellevill Zara Lemongrass

Besoetan

Ahal dudan gehienetan eta batez ere umeak eskatzen duenean, besoetan eramaten det. Fisikoki nekagarria badirudi ere badaude hainbat sistema erabaki hau arinago egiteko. Gure familian deskubrimendu mundialak izan dira foulard-a eta pouch-a. Umeak kiloak hartu ahala bat edo beste erabiltzen dugu eta orain baita aitak, amonak eta aitonak erabili izan dute.

Hainbat ikerketei begiradatxo bat botaz gero ez da zaila ikustea hainbat onura badituela: kontaktua, mugimendu erritmikoak, gertutasuna, afektibidade lotura sendoa bultzatzen du, amaren harremanak konpartitzen ditu (hizketa gertutik bizitzen du, ikuspegia konpartizen du…). Hala ere onura argiena: amak (edo beste garraiatzailea) eta umeak sentitzen duten goxotasun sentsazioa.

Hona hemen, Crianzanatural.com-en argitaratutako artikulu interesgarria: «La importancia de la fase en brazos».

Negarrik ez

Esaten ohi da umeei negar egiten utzi behar zaiela, horrela birikak garatzen omen zaizkie… No comment. Nik honen ingurun ez daukat gehiegi esaterik, begi-bistakoa da umeak negar egiten duenean kaso egin behar zaiola. Bere komunikazio bide bakarra da. Eta ze mezu tristea bidaltzen diogu negar egin eta inork kasurik egiten ez badio? Eta ze ondorio?

Post honetan aipatutakoak haurraren lehen urtetako praktikak dira. Ondorengoak oraindik ez ditut ezagutzen eta pixkanaka ikasten joango naizela ziur nago. Baina bai orain, baita etorkizunean ere, gakoa emozioetan eta sentimentuetan oinarritzea dela uste dut.

Filed Under: Blog, Euskara Tagged: amatasuna, crianza, laura gutman, libros, liburuak, maternidad

Mai Family & Co

Sobre mí

Hola, soy Eider.

Entradas recientes

  • Nadie puede decirte cómo ser madre
  • Sé el cambio que quieres ver en tus hijos
  • Criar y educar sin gritos, y con éxito, es posible
  • La vuelta al cole: ¿y tú de qué equipo eres?
  • La crianza y el vínculo con tu hija/o en la sociedad de hoy

Comentarios recientes

  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Cecilia Simons en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Amakuyi en S.O.S: ¡Llega la Navidad!
  • Eider Fernández en Yo pensaba que lo estaba haciendo bien

Imágenes del blog

Todas las fotografías e imágenes del blog son de mi propiedad a menos que se indique lo contrario en la fuente de la imagen en cada caso. No está permitido su uso sin mi consentimiento.

Theme Design By Studio Mommy · Copyright © 2023